Zer da Google Classroom?
Google Classroom klaseak antolatzeko plataforma bat da, eta Googleren G Suite-ren tresna nagusiak ditu (Google Docs, Sheets, Slides, Drive eta Googleren beste produktu batzuk) ikasleek klase baterako behar duten guztia eskura dezaten, atazak, talde-proiektuak, artxiboak eta baita Google Meet ere, irakaslearekin edo ikasgela osoarekin txateatzeko.
Nola sartu lehen aldiz Google Classroom-en?
Zure seme-alabak gonbidapen bat jasoko du, posta elektronikoz, irakasleak emana, esteka edo kode batekin, klase batean sartzeko erabiliko duena. Handik, classroom.google.com helbidera bidaliko dio, eta han saioa hasi beharko du (eskolak sortutako kontua erabiliz, hala nola: tuusuario@educacion.navarra.es) irakasleak gehitu dizkien klaseetara sartzeko. Hiru aukerak azalduko dizkizugu:
Klasera esteka batekin apuntatu
- Egin klik irakasleak partekatutako ikasgelara bidali dizun estekan.
Hautatu Classroom-era sartzeko erabiltzen duzun kontua, tuusuario@educacion.navarra.es motakoa.
Oharra: Kontua aldatu behar baduzu, egin klik Aldatu kontuan, klasera apuntatzen saiatu aurretik.
Egin klik Batu botoian.
Klase-kode batekin apuntatu
Zure irakasleak ikasgelako kodea emango dizu. Daukazunean, jarraitu urrats hauei:
Sartu google.es eta egin klik Hasi saioa aukeran. Hasi saioa Googleko zure kontuarekin, Adibidez, tuusuario@educacion.navarra.es.
- Ziurtatu saioa kontu zuzenarekin hasi duzula. Saioa hasi baduzu eta kontua aldatu behar baduzu, goiko eskuineko izkinan, egin klik profilaren irudian, eta hautatu edo gehitu zure kontua.
- Klikatu nabigatzailearen goiko eskuineko izkinako 9 puntutan, eta sartu Classroom-era (ikus irudia).
Goiko aldean, egin klik Ikasgela batean izena eman aukeran.
Sartu irakasleak eman dizun klase-kodea eta sakatu Batu aukeran.
Oharra: klase-kodeek 6 edo 7 karaktere dituzte, letrak eta zenbakiak izan behar dituztenak. Ezin dute espazio edo sinbolo berezirik izan.
Posta elektronikoan gonbidapen batekin izena ematea
Zure irakasleak gonbidapen bat bidal diezazuke posta elektronikoz. Kasu horretan, posta elektronikotik edo Classroom-etik eman dezakezu izena.
Classroom-en gonbidapena onartu
Sartu google.es eta egin klik Hasi saioa aukeran. Hasi saioa Googleko zure kontuarekin, Adibidez, tuusuario@educacion.navarra.es.
- Ziurtatu saioa kontu zuzenarekin hasi duzula. Saioa hasi baduzu eta kontua aldatu behar baduzu, goiko eskuineko izkinan, egin klik profilaren irudian, eta hautatu edo gehitu zure kontua.
- Klikatu nabigatzailearen goiko eskuineko izkinako 9 puntutan, eta sartu Classroom-era (ikus irudia).
Gelako txartelean, egin klik Batu botoian.
Gonbidapena onartu zure posta elektronikoan
Zabaldu Gmail-en Classroom-ekin erabiltzen duzun posta elektronikoa (tuusuario@educacion.navarra.es).
Posta elektronikoz egindako gonbidapenean, egin klik Batu botoian.
(Aukerakoa) Klasea ez da aurkitu mezua agertzen bada, egin klik beheranzko gezian eta hasi saioa Classroom-era sartzeko erabiltzen duzun kontuarekin.
Egin klik Batu botoian.
Zure seme/alabaren posta-kontua ezagutzen ez baduzu, sartu HEMEN.
Klaseetan, irakasleak berak gonbidatutako pertsonek baino ezin dute parte hartu, klase horretan izena emandako ikasleek eta beste irakasle batzuek barne. Zure seme/alaba klase batetan batu ondoren, tresna horrek eskaintzen dizkion funtzio guztiak erabili ahal izango ditu.
Google Classroom erabil dezaket etxean?
Ikasleak edonondik sar daitezke Google Classroom-era, ordenagailu bat eta Interneteko konexioa baino ez dituzu behar. Baita telefono mugikor edo tableta batetik ere, Google Classroom aplikazioa deskargatzen badute. Hemen dituzue ANDROID telefono eta tabletetarako bertsioa eta APPLE gailuetarako bertsioa.