LH D ereduko ikasle talde desberdinak laiekin aritu dira aste honetan zehar. Laien historia ezagutu dugu eta udaletxeko aterpean laiekin jolasean aritu gara. Mila esker berriz ere Nafarroako laiarien elkarteari! Tailerreko irudiak esteka honetan ikus ditzakezue.
Gure babesa duzue
Asteazkenean Haur Eskolako hezitzaileak eskolara etorri ziren haien aldarrikapenak ikustaraztera. Guk ere zuen aldarriekin bat egiten dugu!
Bertso saio
Atzo bertsolaritza ikastaroari agur esateko LH5 eta LH6ko ikasleek bertso saio bat antolatu zuten. Ikusle bezala LH3 eta LH4ko ikasleak egon ziren. Xabier Terrerosekin ikasturte osoan zehar lantzen egon dira bertsolaritza eta atzo inprobisatzera ere ausartu ziren. Mila esker eta hurrengo ikasturterarte.
Liburutegira bixita
Lehengo astean 1. 2. eta 3. mailako ikasleak Garesko Liburutegira hurbildu ginen, eta liburuzainei esker, bertako txoko eta zerbitzuak ezagutu genituen. Mila esker!
HAUR ESKOLEN DUINTASUNAREN ALDE
Gares IPtik gure elkartasuna adierazi nahi diegu Haur Eskoletako langile guztiei.
Liburuak gozagarri
Joan den apirilaren 8an LH3 eta LH4ko ikasleek Ana Jaka idazlearekin topaketa izan zuten “Liburuak gozagarri” programari esker. Bi klaseek “Marimutila naiz eta zer?” eta “Ixon” liburuak irakurri zituzten eta galdera batzuk egin zizkioten idazleari. Eskerrik asko Ana.