Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarreren salmentari buruzko informazio oharra.
Aurten, azken urteetan ohikoa den bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldearen ikuskizun berriaren estreinaldia ikusteko aukera izango dugu Garesen. Aurtengo ikuskizuna Amaren intxaurrak izanen da eta abenduaren 4an, ostirala, taularatuko da.
Baina zoritxarrez, gaur egun bizi dugun pandemia-egoera ikusita, eta ikuskizunera joanen diren pertsona guztien segurtasuna lehenetsiz, ezin izanen dugu jaso aurreko urteetan ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten ikusle kopuru bera.
Aurten, Nafarroako Gobernuak jarritako osasun eta segurtasun neurriak betez, eta ospakizuna baino lehen baldintzak aldatzen ez badira, 100 pertsonek bakarrik gozatu ahal izanen dute emanaldiaz, barne ikuskizunei ezarritako pertsona kopuru mugatua kontuan hartuta. Iaz, berriz, 700 sarrera saldu genituen. Horregatik, Euskara Batzordean irizpide batzuk ematea erabaki da sarrerak saltzeko tenorean:
- 1. Garesen erroldatutako haurrek lehentasuna izanen dute.
- 2. Zerrenda bat eginen da bertaratuko diren pertsona guztiekin, gehienez ere 100 pertsonara arte.
- 3. Zerrenda hori 100 pertsona horietatik haratago luzatuko da, interesatuek izena eman eta, baldintzak aldatzen badira, joan ahal izan dezaten, sarrerak erosi ondoren.
- 4. Sarrerak familiaka edo bizikidetza-taldeka egin beharko dira, eta pertsona heldu bat baino ez da egonen; pertsona heldu hori taldearen arduraduna izanen da
Sarrerak, aurreko urteetan bezala, udaletxeko bulegoetan baino ezin izanen dira erosi.
Sarrera erosi eta gero norbaitek ezin badu joan, jakinarazi egin beharko du, zerrendako hurrengo pertsonei deitu ahal izateko.
Garesko Euskara Batzordea
Garesko Euskara eta Kultura Zinegotzia