Pasa den ikasturtean, Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleok dinosaurioen inguruko proiektua aurrera eraman genuen. Baina, egindako guztiarekin erakusketa prestatu behar genuenean, koronabirusa etorri zen. Geroztik, urtebete igaro da eta azkenean…. gure gune jurasikoaren ateak irekitzen dizkizuegu!