Dagoeneko hasi gara iaz ikasturte bukaeran aurkeztutako eskolako oinarriak martxan jartzen. Eskolako elkarbizitza hobetzeko ekintza nagusia BATZEN GAITUZTEN HITZAK DA. Ekintza hau erronka batzuk aurrera eramatean datza (asteka, hilabeteka…).
Hurrengo erronken jarraipena etxetik egitera gonbidatzen zaituztegu.
Lehendabiziko erronka gelako agurra sortzea izan da, talde kohesioa bultzatzeko, eta bigarrena beste gela bateko ikasleei gure agurra erakustean datza. Horretarako, maila ezberdinetako gelen arteko topaketak antolatu dira.
Gelako agur guztiak biltzen dituen bideoa partekatzen dizuegu.