4.mailako ikasleak, Gareseko ikastetxeak Gizarte zerbitzuekin batera antolatutako “Gatazkak konpontzeko tailer” batean parte hartzen ari dira. Jarduera hau, eskolako Elkarbizitza Planaren barne dago eta bere helburu nagusia ikasleei eguneroko bizitzan agertzen zaizkien arazoak konpontzeko baliabideak erraztea da.
EGUBERRI ON !
Abenduaren 19an eskolan hiruhileko honen bukaera ospatu genuen. Hemen argazki batzuk ikus ditzazkezue. [shashin type=”album” id=”46″ size=”medium” crop=”n” columns=”max” caption=”y” order=”date” position=”center”] Blog hau irakurtzen duzuen guztioi zorionak eta urte berri on opa nahi dizuegu
PROGRAMA PARA EL 19 DE DICIEMBRE
9.30- 11:00 Olentzero eta Pajearen bisita 11.15-12.30 Kalejira: 1go ibilbidea: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 3.zikloa (Txori enparantza-Zubi Romanikoa-Kale Nagusia- Udaletxea 2 ibilbidea: 1go eta 2. zikloa ( Gomacin pisuak-Taberna- Subiza-Udaletxea) 12.30-12.45 Eskolara itzuli 12.45-13.00 Agurra
KOTXERIK GABEKO EGUNA
Aparkatu, oinez ibili, pedalei eragin Ikastetxean kotxez egiten diren joan-etorriak murrizteko asmoarekin, egiten ari garen senzibilazio-kanpainarekin jarraituz, aurreko ostiralean, abenduaren 12 an, kotxerik gabeko eguna ospatu genuen berriro. Mila esker guztioi zuen parte-hartzeagatik.
KOTXERIK GABEKO EGUNA
Familia agurgarriak: Eskolarako Bideak proiektuarekin jarraituz, zuekin harremanetan jartzen gara, “Aparkatu, oinez ibili, pedalei eragin… /Aparca, camina, pedalea…” jardunaldia berriz proposatzeko. Aurreko ekainean ekintza honek izan zuen arrakasta eta parte-hartzea kontuan izanda, abenduaren 12an esperientzia hau berriro errepikatzea proposatzen dizuegu.