Dakizuenez, ostiral honetan, martxoaren 27an, KORRIKA 19 Garesera iritsiko da 17:40ak aldera. Hori dela eta, guztioi egun honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ikasleak, familiak eta irakasleak Mena Enparantzan 17:00etan elkartuko gara. Korrika pasa ondoren, Guraso Elkarteak txokolatea prestatuko du Mena Enparantzako arkupeetan. IKA IKA IKA HEMEN DAGO KORRIKA!!!!! ESKOLA ERE EUSKARAREN ALDE!!!!!
INAUTERIAK 2015. ARGAZKIAK
Aurreko ostiralean, otsailaren 13an, eskolan inauteriak ospatu genituen. Hemen egun honetako argazki batzuk ikus ditzazkezue. [shashin type=”album” id=”47″ size=”medium” crop=”n” columns=”max” caption=”y” order=”date” position=”center”]
INAUTERIAK 2015
Bihar, otsailaren 13an, Inauterietako Jaia ospatuko dugu. Hori dela eta, ekitaldira gonbidatzen zaituztegu eta jakinarazten dizuegu aurten “NAFARROAKO INAUTERIAK” gaia landuko dugula. EGITARAUA – 9:00etatik 10:30etara: Prestaketa eta gosaria ikasgeletan. – 10:30etatik aurrera: Ate irekiak ikusleentzat. – 11:00etatik aurrera: Inauteriaren hasiera. […]
AGATE DEUNA 2015
ESKERRIK ASKO EGUN HAU HAIN POLITA ETA ZORAGARRIA IZATEA EGITEN DUZUEN GUZTIOI !!
AGATE DEUNA
Hurrengo asteazkenean, otsailaren 4an, Agate Deuna bezpera ospatuko dugu eskolan eta urtero bazala herriko kaleetatik abestera aterako gara. Egun honetan gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu 10.30etatik aurrera. Animatu zaitezte! ZORION ETXE HONTAKO DENOI OLES EGITERA GATOZ….