Aste honetan tenperekin esperimentatzen egon gara. Ze ongi pasa dugun!
Talde kohesioa. Lehenengo dinamika
A/G ereduko lehenengo mailako ikasleak poliki poliki ikaskuntza kooperatiboan murgiltzen ari dira eta beren lehenengo tarde kohesio dinamika egin dute. “Armiarma sarea”ren dinamikarekin pixka bat gehiago elkar ezagutu dira.
Bridgeland
2. mailako A/G ereduko ikasleek material ezberdinak berrerabili dituzte eta material birziklatuekin hiri bat sortu dute. “Bridgeland” Primeran pasa dute, zakarrontzian bukatuko ziren materialei beste erabilera bat eman ahal diotela ikasi duten bitartean!
ESKUAK BAT!
Logopediako klasean gaur beste ekintza hau egin dugu. Haien artean elkarri lagundu diote eskuko silueta irudikatzen. Ondoren kide bakoitzak dituen gauza positibo guztien inguruan mintzatu gara, eskuetan idatziz eta apainduz.
HITZ EGIN AHOA, ENTZUN BELARRI!
Adierazpena lantzeko eta kideak entzuten ikasteko jolas hau eraman dugu gaur aurrera gure eskolan, logopedia gelan.
Magia. 4 eta 5 urteko lehenengo proiektua. A/G eredua.
Iraileko hilabetea pasa eta gero, non berriro elkar topatu gara, gure irakasle berriak ezagutu ditugu eta gure gelako arau berriak ikasteko denbora izan dugu, kurtsoaren lehenengo proiektuan murgiltzen hasiak gara. 4 eta 5 urtekoak elkarrekin lan egingo dugula erabaki dugu. Eta zein proiektua landuko dugun aukeratzeko kartoizko zilindroak dekoratuz gure botoak prestatu ditugu, “bozketa papera” […]






