AUTUMN LEAVES! A/G ereduko 3 urteko ikasleak eguzki izpiak aprobetsatu ditugu eta patiora atera gara hostoen bila! Hosteekin gure zuhaitza sortu dugu, ze polita udazkena! Ikusi ze polita den gure zuhaitza!!!
Baloreak
Bigarren mailako gelak baloreak izeneko mural hau egin dugu mezu positiboz beteta!! Gainera ‘baloreak’ abestia asko Motibatu gaitu!!!
Zentzumenekin jolasten eta ikasten
A/G ereduko 4. mailako ikasleak zentzumenekin esperimentatzen egon dira. Horretarako talde bakoitzak zentzumen bati buruzko gauzak ikasi ditu eta besteei azaldu diete. Asko ikasi dute eta zentzumen garrantziaz jabetzeko frogak planteatu dizkiete lagunei! Aldi berean primeran pasa dute!
D ereduko 3 urteko haurrek baratza prestatzen hasi gara
Eskolako baratza martxan jarri da eta 3 urtekoak eguraldi ona probestuz, belar txarrak kentzera joan gara. Baratza txukundu eta handik zeuden animalia batzuk ikusi ditugu!
Laia tailerra
Asteazken eta ostegun arratsaldean, 5. eta 6. mailako D ereduko ikasleek Laia tailer dibertigarria izan zuten! Kodo Colomo Nafar Laiariak taldeko kidearen eskutik, laien jatorria eta erabilera ikasi genuen, baita gaur egun Garesen ohitura bizirik mantentzen dela urtero egiten den txapelketaren bitartez. Mila esker Koldo!
Kirofanoan…
Taldeka hobeto ikasten da, gainera oso ongi pasatzen dugu!. Honakoan, 5. mailako D ereduko ikasleek gorputza nolakoa den eta atal bakoitzak zer eginkizuna duen ikertu dugu. Eskularruak jantzi eta kirofano bat prestatu dugu benetako bihotza, birikak, giltzurrunak eta gibela ikusi, ukitu eta irekitzeko hobeto ezagutzeko. Benetazko organo hauek zuzenean ikusten eta ukitzen bai ongi ikasten […]






