Taldeka hobeto ikasten da, gainera oso ongi pasatzen dugu!.
Honakoan, 5. mailako D ereduko ikasleek gorputza nolakoa den eta atal bakoitzak zer eginkizuna duen ikertu dugu.
Eskularruak jantzi eta kirofano bat prestatu dugu benetako bihotza, birikak, giltzurrunak eta gibela ikusi, ukitu eta irekitzeko hobeto ezagutzeko.
Benetazko organo hauek zuzenean ikusten eta ukitzen bai ongi ikasten dela!