Aurten Garesko ikastetxe publikoa “Nafarroako emakume kirolarien hitzaldiak ikastetxeetan” programan parte hartu du. Programa honen helburua emakumeen kirol jarduera ikusgarri egin, sustatu eta finkatzea da hezkuntzaren arloan. Kasu honetan, D ereduko Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek Burlatako borrokalaria den Aintzane Gorriaren hitzaldi teoriko-praktikoa jaso du. Eskerrik asko Aintzane kirol honen praktika erakusteagatik! Zorte on zure kirol […]
2022ko IÑAUTERIAK
Familia agurgarriak, gaurko ospakizuneko argazki eta bideo guztiak argazki galerian uzten dizkizuegu ikusgai. Bidenabar, aste zoriontsua pasa!
2022-2023 IKASTURTEKO AURREMATRIKULAZIOA , MARTXOAREN 7TIK 11RA, ONLINE EDO PRESENTZIALKI
MARTXOAREN 7TIK 11RA Bi aukera: PRESENTZIALKI Presentzialki 09:30tatik 13:00tara, eskolako administrazio bulegoan. Online Esteka honen bidez: https://preinscripcion.navarra.es/es/solicitudes AURKEZTU BEHARREKO DERRIGORREZKO DOKUMENTAZIOA: Familia-liburuaren kopia edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide, familia-lotura egiaztatzen badu. Errolda-agiriaren edo –ziurtagiriaren kopia; bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat.
Ate irekien jardunaldira gerturatu ezin izan ziren familientzako informazioa.
Familia agurgarriak, hemen uzten dizuegu otsailaren 17ko ate irekien jardunaldian erabili genuen aurkezpena, bertan aipatutako informazio guztiarekin.
D eredua: gurasoen galdera ohikoenak
Seme-alaben etorrerarekin batera, ilusioz beteriko bizitzaren etapa berri bat hasten da, non zoriontasunezko une asko bizi diren. Era berean, erantzukizun berriak iristen dira, beti seme-alaben ongizatean pentsatuz eta etorkizunean moldatzeko tresnak eskainiz. Asko dago erabakitzeko, hala nola eskolatuko diren hizkuntza-eredua aukeratzea. Eta hori ere interesgarria da berriki Nafarroara bizitzera iritsi direnentzat. Hauek dira euskarazko hizkuntza-murgiltzearen […]
EMAKUME ZIENTZIALARIAK
Otsailaren 11an emakume zientzialarien eguna aldarrikatzen da. Emakume hauen ikusgarritasuna aldarrikatzeko eta haien asmakizun zein bizitzei buruz ikasteko gela bakoitzak emakume zientzialari bat erabaki du. Hemen dituzue argazki batzuk: