Gaur goizean korrika txikia egin dugu Gares I.P.-an. Giro polita izan dugu goizean zehar. Mila esker gerturatu diren familiei, udaletxeko langileei, Tortortxikikoei eta nola ez Garesko Aek-ri. Hemen dituzue ikusgai argazkiak.
Korrika
Kaixo familiak: Korrika dela eta, eskolako ikasleek egindako bideo hau uzten dizuegu.
Familientzako formakuntza: Beldur gabe hezi, gurasotasun positiboan hezi.
Gurasotasun positiboak gurasoen jarreraz hitz egiten du, haurraren goreneko interesetan oinarrituz, zaindu, bere gaitasunak garatu, bortizkeriarik gabe, errekonozimendua eta orientazioa eskaintzea, eta mugak ezartzea, modu horretan haurraren garapen osoa ahalbidetuz. Dohaineko ikastaro hau Garesko eskolak, Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatu dute, Garesko Udalaren eta Zabaltzagain guraso elkartearen laguntzarekin. Beldur gabe hezi, gurasotasun positiboan hezi, Leticia […]
Nahi dudan horregatik borrokatzen dut
Emakume langilearen nazioarteko egunaren harira ikastetxean emakume desberdinen errealitatea ezagutu genuen, horretarako “Nahi dudan horregatik borrokatzen dut. Eta zuk, zeren alde borrokatuko zenuke?” Landutako emakume erreferenteen aurkezpen bat ikusgai duzue. Gainera Binkulo etxean erakusketa txiki bat ikus dezakezue.
Eskolako logoa
Eskolako logoa egin nahi dugu eta horretarako eskola komunitatearen parte hartze zabala bultzatu nahi dugu. Jarraian parte hartzeko oinarriak bidaltzen dizkizuegu. ESKOLAKO LOGOA (oinarriak): Helburua: Gares I.P – CP Puente la Reinaren irudi adierazgarria izateko logotipo bat diseinatzea, ikastetxeari buruzko informazio guztia bere web orriaren eta beste dokumentu batzuen bidez zabalduz. Testua: Gares I.P- C.P […]
uraren zikloa
Gure 2. mailako ikasleek uraren zikloaren aurkezpen bideo bat prestatu dute. Gozatu!