Atzo genero indarkeriaren aurkako eguna izan zen, A25. Horregatik, bailarako elkarteen, familien eta ikasleen lankidetzari esker, mural bat egin dugu. Bideo hau argitaratzen dugu egin diren lanak partekatzeko. Eskerrik asko lagundu duzuen pertsonei.
Jardunaldi jarraiari buruzko zalantza eta erantzunak
Kaixo familiak, pasa den asteartean, azaroaren 23an, jardunaldi jarraiaren proiektuari buruzko bilera informatiboa egon zen. Hemen uzten dizkizuegu bertan sortutako zalantzak eta haiei emandako erantzunak.
2021-22 kurtsoa hasten dugu.
Udako oporrak bukatzear daude eta dakizuen bezala lanean ari gara zuen seme-alabei irailaren 8an ongi etorria egiteko. Jarraian zuen interesekoak izan daitezkeen informazio desberdinak partekatuko ditugu zuekin: Aurtengo ordutegia iazko bera izango da: goizez bakarrik goizeko 9:00etatik 14:00etara. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ordutegian/jardunaldian aldaketak egingo balitu unean uneko informazioa jasoko duzue guztia antolatu ondoren. Sartu-irteerak […]
URBASA ABENTURA
2021eko maiatzaren 28an, ostirala ,gu, LH5eko eta LH4eko klaseak, urbasa abenturara joan ginen. Autobus ordu bat eta gero, Larragoara iritsi ginen, 10:11etan. Iritsi ginenean LH4 hasi ziren tirolinetan igotzen eta gu LH5 parkean geratu ginen jolasten eta hamaiketakoa jaten. Bi zirkuitu zeuden txikia eta handia, erdia ertainan jarri zen eta gelaren beste erdia handian. LH4eko […]
Bideokuentuaren I. Jaialdia Garesko ikastetxean
Ekainean, Garesko ikastetxeko bideokuentuaren lehen jaialdia ospatuko dugu. A-G Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok gustuko izango dituzuen 4 bideoikuskizun egin ditugu. Haur Hezkuntzako ikasleei jaialdi zoragarri batean erakutsiko dizkiegu. Ikasleek gustukoen duten bideojokoaren alde bozkatuko dute, eta txikienek epaimahaia egingo dute gure bideojokoaren I. jaialdiko irabazlea aukeratzeko. Zortea parte-hartzaile guztientzat. Jarraian, egindako bideojokoak utziko dizkizuegu. […]






