Udako oporrak bukatzear daude eta dakizuen bezala lanean ari gara zuen seme-alabei irailaren 8an ongi etorria egiteko.
Jarraian zuen interesekoak izan daitezkeen informazio desberdinak partekatuko ditugu zuekin:
- Aurtengo ordutegia iazko bera izango da: goizez bakarrik goizeko 9:00etatik 14:00etara. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ordutegian/jardunaldian aldaketak egingo balitu unean uneko informazioa jasoko duzue guztia antolatu ondoren.
- Sartu-irteerak ere, iaz bezala egingo dira. Goizeko 8:55etan ikasle bakoitza bere harrera tokian egon beharko da eta 14:00etan ateratzerakoan, irakasleak haien irteera gunera eramango dituzte. Mapak atxikiturik dituzue korreo honetan. Gogoratu 4., 5. eta 6. mailako ikasleak frontoi ondoko irteerara eramango dituztela irakasleek eta gurasoak eskolaren kanpoaldean itsarongo dituzuela.
- Derrigorrezkoa da ikasleek musukoa ekartzea. Hala ere, Haur Hezkuntzako ikasleak distantzia mantentzen den bitartean musukorik gabe egon ahalko dira gelan, patioan, komunean eta sartu eta irteeretan. Haur Hezkuntzako ikasleek musukoa eraman beharko dute harrera tokian dauden bitartean.
- 3 urteko gurasoak gogoratu irailaren 7an eta 8an bakarkako bilerak dituzuela tutoreekin.
- Ikastetxeak bere Kontingentzia Plana berritu du eta ikastetxeko web orrian edukiko duzue eskura hurrengo egunetan. Oso aldaketa gutxi egin ahal izan dira, beti ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren jarraibideak jarraituz. Egin diren aldaketak beste kolore batez nabarmenduta aurkituko dituzue.
- Jantoki edo autobusarekin edozein inzidentzia edukiz gero link hau erabili: https://cppuente.
educacion.navarra.es/web/ comunicacion-ausencias/ - Zuzendaritza taldeak ordu batzuk gorde ditugu familien harrerarako: Ordutegia: astelehenetan 9:45etatik- 10:00etara eta asteartetan 13:15-14:00h Zuzendaritza taldarekin bildu ahal izateko korreo bat bidali beharko da.
- Zuzendaritza taldeak ordu batzuk gorde ditugu familien harrerarako: Ordutegia: astelehenetan 9:45etatik- 10:00etara eta asteartetan 13:15-14:00h Zuzendaritza taldarekin bildu ahal izateko korreo bat bidali beharko da.
- Tutore eta gelen atxikitzea bidaltzen dizuegu.
Tutore eta gelen atxikitzea bidaltzen dizuegu.
Zuzendaritza taldea