Otsailaren 12an eskolan inauteriak ospatu genituen. Urte desberdina bada ere, ikastetxe osoaren jarduera bateratua egin nahi izan dugu. Gustuko izatea espero dugu!
ONGI ETORRI GUNE JURASIKORA
Pasa den ikasturtean, Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleok dinosaurioen inguruko proiektua aurrera eraman genuen. Baina, egindako guztiarekin erakusketa prestatu behar genuenean, koronabirusa etorri zen. Geroztik, urtebete igaro da eta azkenean…. gure gune jurasikoaren ateak irekitzen dizkizuegu! Dinasours
Zirkua dator
Kaixo, LH5eko ikasleak gara. Inauterietarako zirku ikuskizun batzuk egin genituen. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
GARES HERRIA, EUREN KALEAK ETA HERRIKO KULTURA EZAGUTZEN AL DUZUE?
5 urteko neska-mutilok herriari buruzko proiektu bat aurrera eraman dugu. Herriko zenbait eraikinei buruzko informazioa bilatu dugu baita leku ezberdinei eta herriko tradizioei buruzkoa ere. Halaber, herria hurbilagotik ezagutu dugu kaleetatik barna ibiltzen, dimentsio handietako mapa sortu dugu, piper mota ezberdinak ezagutu ditugu eta horiekin esperimentatu eta, laia lasterketak egin ditugu! Egindako lana zuekin partekatzen […]
Olentzeroren eta Errege morroiaren bisita
Urtero bezala, Olentzerok eta Errege morroi batek oporren aurretik bisitatu gintuzten. Ikasgela guztiak bisitatu, gutunak eta marrazkiak jaso, galderak erantzun eta gure ikasgeletarako eskatu genituen opariak eman zizkiguten. Ezin izan genituen egin nahi genituen gauza guztiak, baina gure geletan ospatu genuen eta asko gozatu genuen. Klikatu HEMEN argaztiak ikusteko.
Emakume artistak ezagutzen
4 urtetan Emakume Artisten proiektua garatu genuen. Gela bakoitzean hainbat artista ezagutu genituen: musikariak, abeslariak, margolariak, zeramikagileak, dantzariak, sopranoak, ilustratzaileak, bertsolariak zein eskultoragileak. Hemengoak eta beste herrialdetakoak. Haien lanak behatu eta geureak sortzen izugarri gozatu genuen. Autoretratoak egin, bideoklipa zein bideoa grabatu, eskultura sortu, katiluak buztinez egin, txoko berriak sortu, musika tresnak egin, kamixetak estanpatu, […]