LH D ereduko ikasle talde desberdinak laiekin aritu dira aste honetan zehar. Laien historia ezagutu dugu eta udaletxeko aterpean laiekin jolasean aritu gara. Mila esker berriz ere Nafarroako laiarien elkarteari! Tailerreko irudiak esteka honetan ikus ditzakezue.
Bertso saio
Atzo bertsolaritza ikastaroari agur esateko LH5 eta LH6ko ikasleek bertso saio bat antolatu zuten. Ikusle bezala LH3 eta LH4ko ikasleak egon ziren. Xabier Terrerosekin ikasturte osoan zehar lantzen egon dira bertsolaritza eta atzo inprobisatzera ere ausartu ziren. Mila esker eta hurrengo ikasturterarte.
Tipi, tapa, korrika
Gaur goizean korrika txikia egin dugu Gares I.P.-an. Giro polita izan dugu goizean zehar. Mila esker gerturatu diren familiei, udaletxeko langileei, Tortortxikikoei eta nola ez Garesko Aek-ri. Hemen dituzue ikusgai argazkiak.
Korrika
Kaixo familiak: Korrika dela eta, eskolako ikasleek egindako bideo hau uzten dizuegu.
Uraren zikloa
LH3ko ikasleak urarekin zerikusia duten gauzak ikasten aritu gara, besteak beste, uraren zikloa eta uraren erabilera egokia egitearen eta ura ez kutsatzearen garrantzia. Horretaz gehiago jabetzeko, joan den astean uraren inguruko tailerra izan genuen ikasgelan, eta asteazkenean, Garesko araztegira joan ginen bisitan. Oso interesgarria izan zen, ikusi genuen ura zein egoeratan iristen den gure etxeetatik, […]
Euskaraz mintza programa
Euskaraz Mintza programaren agurra bideoa partekatzen dizuegu . Eskolak Garesko Udalarekin koordinazioan Sortzen-en eskutik gauzatu izan da.Ikasturte honetan HHko lehenengo mailatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara arte parte hartu dute. Eskerrik asko Jone eta hurrengo ikasturterarte!!