Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako ikasleek bide-hezkuntzako tailer bat egin dute aste honetan. Hitzaldi bat jaso dute eta, ondoren, ezagutzak zirkuitu batean aplikatu dituzte, oinezko zein gidari gisa.
“Zubi jasangarriak ehuntzen” PROIEKTUA
Aste honetan Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztiak herrira atera dira herria garbi dagoen ala ez ikusteko. Horretarako, Garbitu Gares eta Izarbeibarko Mankomunitatearen laguntza izan dute. Ikasleek zaborra pilatuta zegoen zenbait gune aurkitu dituzte, eta herria garbi mantentzeko interesa dela eta, lurrean zeuden hondakinak biltzen hasi ziren.
EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA M8
Garesesko eskolan Emakumearen eguna ospatu dugu, eskubide guztiak aldarrikatuz! Ondorengo murala egin dugu eskolako lagun guztien artean.
ISURKARI EZ NEWTONIANOA: ADURREN ESPERIMENTUA
Hemen Adur Colomok egindako esperimetuaren bideoa daukazue. “Isurkari ez Newtonianoa” deitzen da. Oso esperimentu erreza eta dibertigarria da!! Oso ongi azaltzen digu nola egin!! Etxean egitera animatzen zaituztegu!!! Mila esker Adur!!!!
HERRI INAUTERIAK 2023
Ikasturte honetan Herri Inauteriak ospatu ditugu. Hemen dituzue ikusgai argazki eta bideo guztiak.






