Kaixo familiak! Aquí tenéis el experimento de Laia Ros “Fuegos artificiales de agua y aceite”. Es súper bonito verlo y nos lo explica super super bien, ¡Seguro que os encanta! Mila esker Laia!!
PAULA REMÍREZ, TAEKWONDON ADITUA, 5. MAILAN
Aurreko ostegunean, martxoak 2, Paula Remírez ezagutzeko aukera izan genuen, emakume kirolaria hau Taekwondoan aditua da. 5ºA eta 5ºB geletara etorri zen bere kirol munduko esperientzia kontatzera. Lehenik zati teoriko bat egin genuen gelan, zeinetan kirolari esker lortu duen guztia kontatu zigun. Bete duen ametsetako bat Tokio 20’ko Joku Olinpikoetan arbitro moduan parte hartzea izan […]
BIDE HEZIKETA
Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako ikasleek bide-hezkuntzako tailer bat egin dute aste honetan. Hitzaldi bat jaso dute eta, ondoren, ezagutzak zirkuitu batean aplikatu dituzte, oinezko zein gidari gisa.
“Zubi jasangarriak ehuntzen” PROIEKTUA
Aste honetan Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztiak herrira atera dira herria garbi dagoen ala ez ikusteko. Horretarako, Garbitu Gares eta Izarbeibarko Mankomunitatearen laguntza izan dute. Ikasleek zaborra pilatuta zegoen zenbait gune aurkitu dituzte, eta herria garbi mantentzeko interesa dela eta, lurrean zeuden hondakinak biltzen hasi ziren.






