Aste honetan 1LHB gelako esperimentuen aurkezpenekin hasi gara. Eder lehenengoa izan da eta sumendi leherkorraren esperimentua egin digu. Eskerrik asko EDER! Primeran egin duzu. LH 1 A gelan, gaurkoan Nora Azkarateren esperimentua erakusten dizuegu! “Hodei majikoa” deitzen da!!! Espero dugu zuen gustokoa izatea eta beti bezala, etxean egitera animatzen zituztegu!!Mila esker Nora!!
LH 1 MAILAKO ZIENTZIALARIAK!!
Lehen Hezkuntzako lehengo mailako D ereduko ikasleak zientifikoak bihurtu gara. Hori dela eta, astero esperimentu ezberdinak erakutsiko dizkizuegu! Hona hemen lehenengoa Miren González-ek egina. “Sumendi majikoa” du izena eta etxean egitera animatzen zaituztegu!!. Zuen gustokoa izatea espero dugu!!!
Garesko proiektua: A/ G ereduko HH 3. maila
Haur Hezkuntzako A/G ereduko 3. mailan daudenek Garesko proiektu bat burutu dute. Proiektuan zehar ateratako argazkiekin egin duten bideo muntaia ikus dezakezue.
2026-2027 IKASTURTEKO AURREMATRIKULA MARTXOAREN 9tik 13ra: ONLINE EDO AURREZ AURRE
Aurrez aurrekoa: ordutegia 9: 30etik 13:00etara izango da, ikastetxeko administrazio-bulegoan. Online, esteka honen bidez: (Hezkuntza Sailak gaitu zain)






