Joan den asteartean, maiatzak 30, maila desberdinetako ikasleak elkartu ginen bikoteka irakurketa partekatua egiteko eta irakurketaz gozatu ahal izateko.
HUTSUN Txalaparta
5. eta 6. mailako ikasleek “Hutsun” txalaparta taldearekin gozatzeko aukera izan zuten.
Amets Arzallus bertsolariaren bisita
Ekainaren 2an Amets Arzallusen bisita izan genuen. Bertsolaria eta idazlea LH4, LH5 eta LH6-ko ikasleekin egon zen. LH 5 eta LH6-ko ikasleek bertsolaritza saioak izaten dituzte astero eta Ametsentzako zenbait galdera eta bertso prestatu zituzten. LH4ko ikasleek aldiz, Ametsek idatzitako “Miñan” izeneko liburua irakurria zuten gelan eta horren inguruko zenbait galdera egin zizkioten.






