A/G ereduko 3. eta 4. mailako ikasleek, Eizarberri mankomunitateko Iñakirekin kontsumo arduratsu tailerrak burutu ditugu. Bertan egunero gure gizartean erosten eta ikusten ditugun produktuei buruz ikasi dugu, eta erosten dugunean arduratsuagoak eta konszienteagoak izaten ikasi dugu. Gainera, primeran pasa dugu eta iragarki propiak ere sortu ditugu!
Talde kohesioa. Lehenengo dinamika
A/G ereduko lehenengo mailako ikasleak poliki poliki ikaskuntza kooperatiboan murgiltzen ari dira eta beren lehenengo tarde kohesio dinamika egin dute. “Armiarma sarea”ren dinamikarekin pixka bat gehiago elkar ezagutu dira.
Bridgeland
2. mailako A/G ereduko ikasleek material ezberdinak berrerabili dituzte eta material birziklatuekin hiri bat sortu dute. “Bridgeland” Primeran pasa dute, zakarrontzian bukatuko ziren materialei beste erabilera bat eman ahal diotela ikasi duten bitartean!
MAILA ARTEKO EKINTZA
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleek udazkenari buruzko mural bat egin dute. Ikasle guztiak primeran pasatu dute murala sortzen; horregatik, neguari ongi etorria egiteko irrikitan gaude!
Txirrindularekin ateraldia
Ateraldi bikoitza egin genuen D ereduko 6. mailako ikasleok. Alde batetik Koke artista bisitatu genuen eta bestetik Obanosera joan ginen bizikletaz, Donajueko bidetik. Euria lagun gustora ibili ginen!
Arnotegi baselizara ibilaldia
D ereduko lehen hezkuntzako 1go, 2. eta 3. mailakoak Arnotegi baselizaraino hurbildu gara oinez. Aldapan gora ordu bete pasa ondoren izugarrizko ikuspegiaz gozatu dugu mendi tontorretik! Errepikatzeko seguru!






