Ekaineko azken egun hauetan eskola pixkat apaintzen egon gara kolore pixka bat emateko! Artistak bihurtu gara! Haur hezkuntzako patioan zuhaitz handi bat margot’s dugu eta bertako hostoak gure eskuak izan dira kolorez beteta! Lehen hezkuntzako gela bakoitzak sarrerako zutabe bat apaindu dute! Oso polita dago dena! Orain gure eskola pixka bat alaiagoa dago!
6. mailakoen agurra
Gaur pena eta aldi berean ilusio handiarekin, seigarren mailako ikasleen agurra ospatu dugu eskolan. Ikasturte honekin, haientzat ziklo bat bukatzen da eta berri bat hasiko da institutoan. Dena oso ondo joatea opa diegu, guk faltan botako ditugu eskolan. Izugarrizko dantzak egin dizkigute!! Asko gustatu zaizkigu!! Zorte on handia etapa berri honetan txapeldunak!! Ziur primera egongo […]
Musika kontzertua
Gaur eskolan musika eskolako eta eskolako ikasleek eskeinitako kontzertua entzuteko aukera ederra izan dugu Gauza asko ikasi dugu musika instrumentuen inguruan eta primera pasa dugu. Artistak bikini aritu dira!
D ereduko 3. mailakoen erakusketa Garesko Binkulo Etxean
D ereduko 3.mailako ikasleen eskutik JUDITH SCOTT LANEN ERAKUSKETA ikusi dezakezue Ekainaren 8tik 15era Garesko Binkulo Etxean
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ekintzak
Ondoren Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten ekintza ezberdinak ikusi ahal dituzue.
Scape Room eskolan
Seigarren mailakoak altxorraren bila dinamika prestatu dituzte lehengo eta bigarren mailakoei. Hurrengo astean hirugarren mailakoak egingo dute. Eskolan pistak jarri dituzte eta Scape room-en antzera aritu dira. Oso ondo pasatzen ari dira!






