D ereduko 4.mailako ikasleek eskolako ama eta aita baten eskutik, aurrehistorian erabiltzen ziren tresnen inguruko hitzaldia izan dute. Gainera silex nola lantzen zutenaren erakusketa izan dute zuzenean. Oso interesgarria izan da! Mila esker Iñaki eta Raquel!!
Hondakinei buruzko tailerrak
Lehen hezkuntzako ikasleak hondakinei buruzko tailerrak izan dituzte. Tailer hauek egunero sortzen ditugun hondakinak ongi kudeatzeak dute helburu. Horretarako lantegi dibertigarrien bidez, hondakin bakoitzarekin zer egin behar den eta prebentzio, berrerabilpen eta birziklaian oinarrituta daude.
Estereoptipoak apurtzen
Lehen hezkuntzako 1go eta 2. mailakoek, 3. mailako lagun baten hobbia ezagutzeko aukera polita izan dugu. Mutila da eta balleta gustatzen zaio, eta zoragarri ongi egiten du! Bestaldetik, DYAan bolondresez lan egiten dute aita eta ama baten bisita izan dute. Neska edo mutila izateak ez digu ezertan markatu behar zer gauzak egin ahal ditugun, gustokoa […]
Olentzero eta Pajearen bisita
Urtero bezala, aurten ere Olentzero eta Pajearen bisita izan dugu eskolan!!! Opariak ekarri dizkugute denok denekin jolasteko!!!! Oso gustora egon gara haiekin eta talde argazkia egin dugu!! Ondoren familiekin herritik kalejira galanta egin dugu eta herrriko plazan asko abestu dugu!! Primeran abestu dugu!! ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!
Gabonetako ateak, lehenengo lehiaketa
Jai batzordearen ideia jarraituz, gure ikasle guztiak eskolaren lehenengo Gabonetako argazkien lehiaketan parte hartu dute. Izugarrizko lan politak eta sormen handikoak egin dituzte, hori dela eta, oso zaila izan da ate irabazlea aukeratzea! Saria, aurtengo Gabonetako postalaren irudia izatea izan da! Mila esker guztiei parte hartzeagatik eta gure eskola maitasun handiz dekoratzeagatik!! Zorionak!! ZORIONAK ETA […]
Pedro Duquerekin planetarioan
A/G ereduko 5. mailako ikasleek, Iruñako planetarioan Pedro Duque ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan astronauta bezala izandako esperientzia kontatu zien. Berria, Diario de Navarra egunkarian atera da ere! Abenduaren 11 astearteko egunkarian.






