Pasaden ostegunean, abenduak 12, Mari Domingi haur hezkuntzako d ereduko ikasleak bisitatzera etorri zen. Berarekin hitz egin eta abestu genuen gainera, musu pila emateko aukera izan genuen ere. Olentzerorekin mendia bizi dela eta nola portatzen ari garen behatzen daudela esan zigun. Haurrek beraiek egindako marrazkiak eta gutunak eman zizkioten. Euskara testuinguru desberdin batean […]
Azaroak 25: Emakumeek jasotzen duten Biolentziaren kontrako Naziarteko Eguna.
Azaroaren 25ean Emakumeek jasotzen duten Biolentziaren kontrako Naziarteko Egunean hainbat jarduera burutu genituen gela eta maila guztietan. Ikasleek kartelak burutu zituzten biolentzia honen kontrako jarrerak adieraziz. Lan guztiak koroldegian jarri eta ondoren jantokiko lehioetan ikus daitezke.
Kurtso bukaerako festa
Berriro ikasturteari agurra emateko momentua iritsi da… Jolas dibertigarriak, aurpegiak margotzen, hamaiketako bereziekin… ospatu dugu! Behar den bezala! eta… Primeran pasa dugu Oso ondo pasa udan! Irailan berriz elkar ikusiko dugu!!
Landareen nutrizioaren inguruko bideoa
D ereduko ikaslegoa landareen nutrizioaren prozesua ikasi dugu eta bideo bat egitera animatu gara. Pixka bat urduri geunden, eta nahiz eta oso ongi jakin pixkat trompatu gara, landareek Oxígenoa hartzen dute eta Karbono dioxidoa botatzen dute (fotosintesiaren kontrakoa).
Aiton-amonen eguna
Gaur ilusio handiz aiton-amonen eguna ospatu dugu gure eskolan Horretarako gure ikaslegoa aurreko egunak dena prestatzen egon da: ongietorrien txartelak, dantzak, abestiak, poemak… Oso ongi zaintzen gaituzue, eta dena gutxi da zuen maitasun guztia eskertzeko. Zuen esperientzia gure bidea da… Zuen egun hunkigarri eta polita pasa dugu! Mila esker etortzeagatik! AITON-AMONAK MAITE ZAITUZTEGU!! Noski, mila […]
Familiei euskara irakasten
Gares aurtengo Korrikaren abiapuntua izan denez eta euskararen erabilgarritasuna sustatu nahian, D ereduko 2. mailako ikasleek familiei euskarazko klaseak eskeini dizkiegu. Ikaslegoak irakaslearen papera hartu zuten hiru astetan zehar. Hortaz, euskaraz nola esaten, idazte eta irakurtzen den irakaskeko aukera izan zuten. Oso arrakastatsua izan zen!