Ekainean, Garesko ikastetxeko bideokuentuaren lehen jaialdia ospatuko dugu. A-G Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok gustuko izango dituzuen 4 bideoikuskizun egin ditugu. Haur Hezkuntzako ikasleei jaialdi zoragarri batean erakutsiko dizkiegu. Ikasleek gustukoen duten bideojokoaren alde bozkatuko dute, eta txikienek epaimahaia egingo dute gure bideojokoaren I. jaialdiko irabazlea aukeratzeko. Zortea parte-hartzaile guztientzat. Jarraian, egindako bideojokoak utziko dizkizuegu. […]
ONGI ETORRI GUNE JURASIKORA
Pasa den ikasturtean, Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleok dinosaurioen inguruko proiektua aurrera eraman genuen. Baina, egindako guztiarekin erakusketa prestatu behar genuenean, koronabirusa etorri zen. Geroztik, urtebete igaro da eta azkenean…. gure gune jurasikoaren ateak irekitzen dizkizuegu! Dinasours
Emakume artistak ezagutzen
4 urtetan Emakume Artisten proiektua garatu genuen. Gela bakoitzean hainbat artista ezagutu genituen: musikariak, abeslariak, margolariak, zeramikagileak, dantzariak, sopranoak, ilustratzaileak, bertsolariak zein eskultoragileak. Hemengoak eta beste herrialdetakoak. Haien lanak behatu eta geureak sortzen izugarri gozatu genuen. Autoretratoak egin, bideoklipa zein bideoa grabatu, eskultura sortu, katiluak buztinez egin, txoko berriak sortu, musika tresnak egin, kamixetak estanpatu, […]
Nork ez du izan nahi buru kalkuloaren erregea edo erregina?
Nork ez du izan nahi buru kalkuloaren erregea edo erregina? Oraindik hobeto, nork ez du eraman nahi txapeldun-gerrikoa? Joan den ostiralean, azaroaren 27an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilek buru-kalkuluen txapelketaren lehen edizioan parte hartu zuten. 16 gazte ausart hasi ziren abenturan, txapelduna nor izango zen erabakitzeko. Lauko taldetan banatuta, partidak emozio handiaren eta lehia osasuntsu […]
Egunean egotea
Azken hilabetean LH5 eko ikasleok albisteak lantzen egon gara gelan. Albistegi bat grabatzera ere animatu gara. Hona hemen gure bideoak. Espero dugu zuen gustukoak izatea.