Ikasleen aurre ezagupenak martxan jartzen hasiko gara eta mapa kontzeptual batetan plasmatuko ditugu. Mapa kontzeptualak ikasketa teknika zorragarria da eta lan linguistiko sakona dakar sortzeak. Gai baten inguruan dugun informazioa elkartu eta klasifikatzean datza. Oso txikiak direnez, jasotzen duten laguntza ezinbestekoa da. Hau izan da sortu duten lehenengo mapa kontzeptuala: Ondoren ilargiak dituen faseak aztertu […]
Bela kanpaldia
D ereduko 5. eta 6. mailako ikasleak belako kanpaldian egon dira Allozen! Oso eguraldi tiara izan dute baina humore onez hartu dute eta primeran pasa dute guztiak elkarrekin, oso esperientzia polita bizi dute!! Poz pozik itzuli dira!!!
D ereduko 4 eta 5 urteko ikasleak kanpaldian egon dira!
Aste hontan D ereduko 4 eta 5 urteko ikasleak kanpaldian egon dira! Mendukiloko kobazuloak bisitatu dituzte eta Astitzen egin dute lo! Primeran pasa dute eta izugarrizko esperientziak bizi dituzte elkarrekin!
D ereduko 6. mailako ikasleak artistak dira!
D ereduko 6 mailako ikasleak egun hauetan artistak bihurtu dira eta museo bat sortu dute bere artelanak erakusteko eskolako pasabideetan! Benetazko artistak bezala bere artelanen azalpenak eman dizkiete beste geletako lagunei, erderaz zein erderaz! Benetan artista bikainak dira!
Izotz pistan!
D ereduko lehen hezkuntzako 1go zikloko ikasleak Uharteko Izotz pistan egon ziren! Oso gustora pasa ibili ziren!
Bide Heziketa LEHEN HEZKUNTZA
Martxoaren 7 eta 8an Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako lagunak Polizia Foralarekin Bide heziketaren inguruan arau berriak ikasi genituen. Txirrindulekin zirkuito bat egin genuen seinaleak ikasteko eta guzti! Oso ongi pasa genuen eta orain badakigu, nola ibili ziur herritik eta hiritik txirrindularekin mugitzen garenean!





