Urtarrilaren 25ean, asteazkena, A-G ereduko 5. eta 6. mailako ikasleek 2. hiruhilabeteko irteera egin zuten.
Lehenbiziko orduan, irrati bateko esatariak gure ikasleen zain zeuden irratsaio dibertigarri bati hasiera emateko.
Gure ikasleek eskolan prestatu zuten gidoia. Hainbat gauzez hitz egin zuten: bitxikeriez, Izarbeibarko herriez, naturaz, kirolez, zinemaz, musikaz, umoreaz, eskolako jarduerez…
Primeran egin zuten eta izugarri ongi pasa zuten!!
(Nahiz eta mikroekin pixka bat urduritu).
Esatariak oso atseginak izan ziren eta pazientzia handia izan zuten. Irratsaioa asko gustatu zitzaien.