Pasa den astelehenean, ekainaren 19an, 6. mailako ikasleek prestatutako dantzak ikusi genituen. Hemen dituzue argazki batzuk: Dantza egin eta gero, argazkiak banatu zitzaizkien ikasleei. Mila esker denoi zorte on bizi behar duzuen etapa berri honetan!!
Ataunen kanpaldia (LH1 eta 2)
Maiatzaren 24 eta 25ean, LH 1. eta 2. mailako ikasle eta irakasleak Ataunera joan ginen kanpaldira. Bertan hainbat jarduera egin genituen: goizean, Barandiaranen museoa ikusi, hirin-errota martxan ikusi, mitologia tailerra egin eta pertsonaia mitologikoen antzerkia ikusi genuen. Zeinen ongi!! San Martin Txiki eta Torto guregana etorri ziren!! Arratsaldean, urez betetako puxikekin jolasean ibili eta gero, […]
Aitona-amonen eguna
Pasa den ostiralean, ekainaren 2an, Aitona-amonen Eguna ospatu genuen eskolan. Egunero egiten duten lana eskertu nahi izan genien. Lehenbizi, denon txalo bero eta erraldoi baten ondotik, 6. mailako bi ikaslek oso testu hunkigarria irakurri zuten. Gero, musika, dantza eta olerkiak entzun eta ikusi genituen… Eta azkenik, hamaiketakoa… …bilobek eta aitona-amonek elkarrekin tartetxo […]