D ereduko 4 urteko ikasleek, bigarren hiruhilekoan beste gauzen artean Iruñeako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa landu genuen. Gure proiektuari bukaera emateko, gure gelarako erraldoi bat egitea pentsatu genuen. Bozkatu eta gero, zorabiatu gabe buelta asko ematen duenez eta dantzatzen hoberena denez Braulia egitea erabaki genuen.
Gure familiek ekarritako materialei esker erraldoia egitea errazagoa egin zitzaigun, hala ere, denbora asko kostatu zaigu Braulia egitea. Hemendik eskerrak eman nahiko genuke familia guztiei, bereziki “Lola amonari” bere pazientziagatik, Brauliaren arropa egin digu eta.
Espero dugu asko gustatzea, gu oso pozik gaude emaitzarekin.