Ikasturte honetan gure eskola sarrerako bi zuhaitz moztu behar izan zituzten, gaizki baitzeuden.
Pena handia eman zigun, baina hori dela eta, gure heriko artista Kokek bi zuhaitz enborrekin artea egiteko aukera izan du. Giza formako bi irudi zoragarri sortu ditu artistak!
Ikasleek Kokeren lana ezagutzeko aukera ederra izan dute. Ikusi ahal izan dute, nola bihurtu dituen bi zuhaitz enbor horiek giza irudietan.
Mila esker Koke! Zoragarria izan da zure artelana zuzenean ezagutu eta ikusteko aukera izatea!
Mila esker bihotz bihotzez!