Atzo 21. Korrika hasi zen Garesen!!
Egun asko daramagu egun honen zai, eta azkenean iritsi da!
Gure herria aurtengo Korrikako abiapuntua izan da!!
Eskolan festa eguna ospatu genuen, egun berezi honek merezi duen bezala!! Puzgarriak, jolasak, herri kirolak, korrikarokea, korrika txikia… denetarik izan genuen!!!
Korrikarokean primeran pasa genuen!
Maila bakoitzak beste urteetako Korrika bat antzeztu ziguten!! Azkenean denok elkarrekin aurtengo Korrikaren abestiaren koreografia dantzatu genuen!!

Egun zoragarria izan zen!! Emozioz beterikoa!!!
Mila esker guztioi zuen laguntzagatik!!!!