Aurreko ostiralean, abenduak 13, D ereduko haur hezkuntzako 4 urteko bi gelak elkartu ginen hiruhileko honetan zehar urteak bete dituzten haurren urtebetetzeak ospatzeko. Gosari berezia egin genuen, gailetak, patatak, gazta, tortilla etab. jan genituen, eta elkarrekin abestu genuen zorionak zuri. Oso momentu polita izan zen ondoko gelako lagunak gehiago ezagutzeko eta harreman berriak sustatzeko. Gogotsu daude gure haurrak hurrengo hiruhilekoan berriz ere hurrengo urtebetetzeak ospatzeko.