Nork ez du izan nahi buru kalkuloaren erregea edo erregina? Oraindik hobeto, nork ez du eraman nahi txapeldun-gerrikoa?
Joan den ostiralean, azaroaren 27an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilek buru-kalkuluen txapelketaren lehen edizioan parte hartu zuten. 16 gazte ausart hasi ziren abenturan, txapelduna nor izango zen erabakitzeko. Lauko taldetan banatuta, partidak emozio handiaren eta lehia osasuntsu baten artean gertatu ziren. Talde bakoitzeko lehen bi sailkatuak hurrengo txandara pasa ziren, eta hor, urrutian, final-laurdenak zain zeuden. Berdintasuna izan zen nagusi edizio honetan eta Carmen, Oinatz, Adrian Ardaiz, Julen, Adrian Arbizu, Ekhi, Unai eta Yoarren artean jokatu zituzten finalerdiak.
Azkenean, Ekhi, Adrian Arbizu, Adrian Ardaiz eta Unairen buru abiadura neurtu zuen finalera iritsi ginen. Aurreko txandak oso parekatuak izan baziren, finala ezin izan zen bestela izan. Adrian Arbizuk garaipena lortu zuen eta txapeldun gerrikoa eskuratu zuen,Buru Kalkuluko lehen edizioaren irabazlea bezala definitzen duena. Adrianek aurreko partida guztiak irabazi zituen finalera iritsi arte eta orain gerrikoa jokatuko dion aurkari baten bila dabil.
Hurrengo txapelketarako ikasle ausart gehiago parte hartuko dute, garrantzitsuena ez baita nork irabazten duen; garrantzitsuena da nork bere buruari erakustea noraino irits daitekeen abiadura mentala eta ez dago hau baino ariketa oso eta dibertigarriagorik.