Gure gizartean heriotzaren gaia tabua da askotan, baina gure ustez garrantzitsua da normalizatzen hastea, bizitzaren parte delako.
Desde lel hospital San Juan de Dios en colaboración con el Departamento de Educación, nos ofrecieron la posibilidad de realizar en 3º de infantil y en 6º de primaria unos talleres sobre la muerte y el duelo y los trabajamos en los cursos propuestos.
Doluaren gaia, Pirritx eta Porrotx eta Marimototxek “Amonaren intxaurra” Garesen egindako azken ikuskizunean ere jorratu zen. Herrian antzeztu zutenean eskolarako intxaurrondo bat oparitu ziguten, ipuinarekin batera. Porrotxek udaberrian gurekin landatzera etortzeko konpromezua hartu eta bete zuen.

Hori dela eta, apirilaren 14an, Porrotxek bisita egin zigun eta intxaurrondoa landatu genuen. Jardueran aurretik San Juan de Dios Ospitaleko tailerran aritutako Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasle guztiek hartu zuten parte. Intxaurrondo hori bizitzako uneren batean gurekin egon diren baina gurekin ez dauden pertsona guztiak gogorarazteko erreferentzia gunea izango da eskolan.
Intxaurrondoa Koke Ardaizen eskulturaren ondoan kokatua dago, eskolako sarrerako lorategian.