Tristura sentitzen dugu gure lagun Gorka agurtu dugulako. Gorkak beti gurekin jarraituko du ezagutu dugun pertsonek berarekin partekatutako moentuak, izandako elkarrizketak eta momentu alaiak. gogoraratzen baditugu.
Gorka gogoratzeko, zuhaitz txiki bat landatu dugu, oroitzapenerako zuhaitza, Gorkaren zuhaitza: Egun, oso handia ez den zuhaitza, denborarekin gu guztion ondoan hazten joango dena eta behar dugun guztietan hemen izango duguna.
Zuhaitz berezi honen inguruan gure oroitzapen, mezu eta marrazkiak zintzilikatu ditugu.
