LH3ko ikasleak urarekin zerikusia duten gauzak ikasten aritu gara, besteak beste, uraren zikloa eta uraren erabilera egokia egitearen eta ura ez kutsatzearen garrantzia. Horretaz gehiago jabetzeko, joan den astean uraren inguruko tailerra izan genuen ikasgelan, eta asteazkenean, Garesko araztegira joan ginen bisitan. Oso interesgarria izan zen, ikusi genuen ura zein egoeratan iristen den gure etxeetatik, eta ura garbitzeko eta ibaira itzultzeko egiten den prozesua.
HEMENkus ditzakezu ekitaldiko argazkiak.