2.A gelako ikasleen maskota Lorito da. Duela gutxi konturatu ginen Larragako eskolako lehenengo mailako ikasleek bere arreba zutela eskolan eta guk bezala aste bakoitzean etxera eramaten zutela berekin jarduera ezberdinak egiteko. Gaur, bideo deia egin dugu Larragako eskolarekin eta Lorita ezagutu dugu. Oso ongi pasa dugu!