Aste honetan zehar eskolan Foralek antolatutako Bide Hezkuntzako ekintza batzuk egiten ari ditugu. Ekintza hauek adin guztietarako egokituak daude eta ikasleei kalean seguru ibiltzeko ezagutzak eman nahi zaizkie; bai oinezko moduan (trafikoaren arriskuak eta seinaleak ezagutzen erakutsiz ) eta bai bidaiari bezala (beti atzeko eserlekuetan edota aulki egokituetan jarririk eta segurtasun oihalarekin ondo lotuta eramanez) […]
Ikasturte hasietako informazio kuadernoa 2015-2016
2015-2016 ikasturteko informazio kuadernoa
Haur Eskolakoen bisita
Asteazken honetan bisita berezi bat izan genuen . Haur eskolako haurrak gure eskola ezagutzera etorri ziren eta ratotxo atsegin bat pasa ahal izan genuen elkarrekin; Ipuin bat kontatu genuen, hamarretakoa jan genuen eta nola ez….parke berrian jolastu! Eskerrik asko etortzeagatik!
BARATZA
Aurreko ostegunean, 3 eta 4 urteko ikasleak Gareseko parke sostengarrian dauden baratzetara joan ziren. Mankomunitatea eta familia batzuen laguntzarekin, haurrek egun polit bat pasa ahal izan zuten landare ezberdinak nola landatzen diren ikusten eta ikasten. [shashin type=”album” id=”48″ size=”medium” crop=”n” columns=”max” caption=”y” order=”date” position=”center”]