LH3ko ikasleak urarekin zerikusia duten gauzak ikasten aritu gara, besteak beste, uraren zikloa eta uraren erabilera egokia egitearen eta ura ez kutsatzearen garrantzia. Horretaz gehiago jabetzeko, joan den astean uraren inguruko tailerra izan genuen ikasgelan, eta asteazkenean, Garesko araztegira joan ginen bisitan. Oso interesgarria izan zen, ikusi genuen ura zein egoeratan iristen den gure etxeetatik, […]
Ipuinen magia – Narratiba FIRA
Ostiralean Mª Cruz Aquerreta narratzailearen presentziaz gozatzeko aukera izan genuen, ipuinen bidez herrialde ezberdinetan zehar bidaiarazi gintuena. Esperientzia oso positiboa izan zen, beste leku batzuetako ipuin tipikoak kontatu zizkigulako, eta izugarri gustatu zitzaigun ipuinak berriz ere txikiak ginenean bezala kontatzea; izan ere, berak esan bezala, helduei ere gustatzen zaie ipuinak kontatzea. HEMEN kus ditzakezu ekitaldiko […]
ATE IREKIETAN IZEN-EMATEA ONLINE
Cargando…
Bide-hezkuntza
Pasaden urtarrilaren 20 eta 21an Foruzainak eskolara etorri ziren bide heziketako tailer bat burutzeko. Lehenik eta behin azalpen teorikoa egin zuten eta gero eskolako kanpoaldetik paseo bat eman genuen. Bukatzeko ikasitakoa praktikatzeko zirkuitura joan ginen. Hemen uzten dizkizuegu argaki batzuk.
Eraso sexistarik ez!
Ostiralean eraso sexitak onartzen ez ditugula aldarrikatzeko elkarretaratzea egin genuen. Horregatik, eskolan hezkidetza lantzea eta eskola hezkidetzaileak sortzerako bidean lan egin behar dela berresten gara. Castejoneko eskola komunitateari elkartasuna adierazi nahi diogu. Eraso sexistarik ez!