Astelehena 9, eskolan zuhaitzaren eguna ospatu genuen. Zuhaitz mota desberdinak landatu genituen: masustondoak, hurrondoak, arbendolondoak eta pikondo bat. Haur hezkuntzako lorontzietan erraboil eta loreen hazi mota desberdinak landatu genituen ere. Orain landatutakoa hazten ikustea eta zaintzea dagokigu!
Inauteriak
Otsailaren 21ean eskolan, inauteriak ospatu genituen. Gaia musika zen eta ikasle eta irakasle guztiok parte hartu genuen. Guraso Elkarteak antolatutako zozketa ere egin zen, eskolan martxan dagoen patioko proiektuarentzat dirua lortzeko. Diru honekin, patioan egurrezko etxetxo bat jarri nahi da. Mila esker guztioi gurekin egun hau ospatzeagatik!
Santa Ageda
Otsailaren 4an, eskolan Santa Agedaren bizpera ospatu genuen. Horretararako eskolako ikasleria eta iraskasleria arratsaldeko azken saioan patiora abestia abestera atera ginen. gure zapiekin, txapelekin eta makilekin.
Olentzero eta Morroia
GaUr, hiruhilekoa amaitzeko Olentzero eta Morroia bisitan etorri dira. Haur hezkuntzako klaseetara joan dira lehendabizi eta ondoren, pisokomotrizitate gelan, gainontzeko taldeak hartu dituzte. Eguna amaitzeko, ikasleria eta irakasleria herritik kalejiran abesten atera gara. Oso egun berezia izan da!
2019 Gabonak
Gure ateak apaintzen! Justo la semana antes de navidad todo el colegio ha estado muy implicado decorando las puertas de las aulas. Cada aula ha decidido en grupo qué y cómo va a realizar la decoración para así después llevarla a cabo dejando libre su imaginación y promoviendo el trabajo en grupo. Cada alumno y […]
Mari Momingi bisitan etorri da!
Pasaden ostegunean, abenduak 12, Mari Domingi haur hezkuntzako d ereduko ikasleak bisitatzera etorri zen. Berarekin hitz egin eta abestu genuen gainera, musu pila emateko aukera izan genuen ere. Olentzerorekin mendia bizi dela eta nola portatzen ari garen behatzen daudela esan zigun. Haurrek beraiek egindako marrazkiak eta gutunak eman zizkioten. Euskara testuinguru desberdin batean […]