Otsailaren 21ean eskolan, inauteriak ospatu genituen. Gaia musika zen eta ikasle eta irakasle guztiok parte hartu genuen. Guraso Elkarteak antolatutako zozketa ere egin zen, eskolan martxan dagoen patioko proiektuarentzat dirua lortzeko. Diru honekin, patioan egurrezko etxetxo bat jarri nahi da. Mila esker guztioi gurekin egun hau ospatzeagatik!
Panderoak eta sonailuak
Zelako artistak ditugun gure eskolan! Ondoren ikusiko dituzue eskolako ikasle batzuk abesten. Disfrutatu! 2., 3. eta 4. mailako ikasleak eguberri on eta urte berri on opa dizue. Kaixo! Laugarren mailako ikasleak gara eta Eguberriak zoriontzeko abesti hau prestatu dugu. Instrumentu desberdinak erabili ditugu, pianoa, sonajak , triangeluak eta txirulak! Eguberri on!