Eskolako geletako ateak apainduta dauzkagu. Bideoan horietako bakoitza ikus dezakezue.
OLENTZEROREN GUTUNA
Pasaden abenduaren 18an, LH2ko ikasleak Olentzerori gutuna botatzera joan ziren.
EUSKARAREN EGUNA: abenduak 3
Gaur, abenduak 1, Garesko udal plazara kantatzera atera gara, datorren igandean ospatuko den Euskararen eguna dela eta. GORA EUSKARA!!
PORROTX ETA MARIMOTOTS
Atzo arratsaldean Garesen Porrotx eta Marimotosen ikuskizuna egon zen, eta gure eskolan Porrotxek bixita egiteko zortea eduki genuen! Zeinen ongi pasa genuen berarekin kantari eta dantzari… MILA ESKER PORROTX!!!
A-30 GREBA FEMINISTA OROKORRA: ZAINTZA ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDE.
Gaurko egunean irakesleok kalera ateratzea erabaki dugu. Gaurkoa aldarrikapen eguna da, zaintzarako eskubide kolektiboa aldarrikatzeko kaleak beteko ditugu. Kalitatezko hezkuntza duin bat eskaintzeko baliabideak behar ditugula aldarrikatu nahi dugu. Ikastetxeetan bizi dugun egoerak ez du zaintza eta hezkuntza zerbitzu duin bat ahalbidetzen. Besteak beste, pairatzen eta slatzen dugun errealitatea honakoa da: Kalitatezko hezkuntza eskaintzeko baliabide […]
A25
Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna. Gaur ikasle eta irakasle guztiak atera gara ikastetxera, bihar baita Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna.






