A/G ereduko erlijioko ikasleok bideo bat egiten aritu gara azaroaren 20a, Haurtzaroaren Egun Unibertsala, ospatzeko. Gaurko eguna lortutako lorpenak ospatzeko eguna izango da, baina, batez ere, haur behartsuenen egoerari buruzko arreta piztu nahi dugu, haurren eskubideak ezagutzera eman eta adinekoak euren ongizatearen eta garapenaren alde egunez egun lan egitearen garrantziaz kontzientziatu.
SUKALDEAN SORTZAILE
6.mailako ikasleek jantokiko enpresak antolatutako “Sukaldean sortzaile” programan parte hartu dute. Hona hemen egindako bideoak eta errezetak. VIDEO I VIDEO II VIDEO III
FAMILIENTZAKO ESKUORRI INFORMATIBOA 23-24
Hemen duzue iazko ikasturte bukaeran banatuta eskuorria, bertan eskolako oinarrizko antolakuntza, informazioa eta jarduerak bilduta daude.
Batzen gaituzten hitzak
Dagoeneko hasi gara iaz ikasturte bukaeran aurkeztutako eskolako oinarriak martxan jartzen. Eskolako elkarbizitza hobetzeko ekintza nagusia BATZEN GAITUZTEN HITZAK DA. Ekintza hau erronka batzuk aurrera eramatean datza (asteka, hilabeteka…). Hurrengo erronken jarraipena etxetik egitera gonbidatzen zaituztegu. Lehendabiziko erronka gelako agurra sortzea izan da, talde kohesioa bultzatzeko, eta bigarrena beste gela bateko ikasleei gure agurra erakustean […]
URTEBETETZEEN TXOKOA
Ikastetxeko sarreran asteko urtebetetzeak jartzen ditugu, ikasleak zein irakasleak betetzen dituzten pertsona guztiak zoriontzeko.






