Aurreko ostegunean zortea izan genuen Nerea Loiola idazlea LH3 eta LH4ko ikasleekin egon zelako. “Harri bat poltsikoan” irakurri duten liburua sinatuta izateaz gain, zituzten bitxikeria guztiez galdetu ahal izan zioten.
GIZA ESKUBIDEAK 4º EP
Balioen eta gizarte-zientzien irakasgaiaren artean, giza eskubideak landu ditugu; gai gisa, ikasleek bideo bat eta mural bat egin dituzte, eta gelan jarri ditugu.
AZKOIENGO BIRTZIKLAPEN INSTALAZIOA
“Zubi jasangarriak ehuntzen” proiektuarekin jarraituz, joan den asteazkenean, martxoaren 22an, LHko 2. mailako ikasleak Azkoiengo birtziklapen instalazioa bisitatzen aritu ziren.
Irunberriko arroila
Joan den ostegunean, martxoaren 16ean, 3. eta 4. mailan Irunberriko arroila bisitatu genuen; egun eguzkitsu batez gozatzeaz gain, hegaztiei eta haien ohiturei buruzko gauza asko ikasi genituen.





