Abenduaren 2an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Jostalditik bueltan euskal musikarekin dantzan ibili ginen patioan. Gero ikasleek euskararen logoak sortu zituzten gelan. Orain euskararen logoa bozkatzeko momentua da.
Genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Joan den ostiralean, azaroaren 25ean, genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Astean zehar proposamen ezberdinak landu ziren ikasgeletan eta ikastetxeko sarreran lokarri more bat eratu zen. Ikasgelan landutako materiala eta hainbat argazki utziko dizkizuegu. Arturo y Clementina / Arturo eta Klementina Egun on Printzesa Salir corriendo (Amaral) Yogurina Borova
3. zikloko ikasleen asanblada
Ostegunean, hilak 24, asanblada egin zen 3. zikloko ikasleen ordezkariekin, patioan sortzen ari ziren gatazkak zirela eta. Batzar horretan ikasgeletako proposamenak ekarri ziren, eta erabakiak hartu ziren jolas-orduan baloien erabilera kudeatzeko. Asanbladaren emaitza oso positiboa izan zen, parte hartu zuten ikasle guztiak oso errespetuzkoak izan ziren eta aktiboki entzun zituzten gainerako geletako proposamenak. Akta sinatuta […]
Sukaldean sortzaile kanpaina
Ikastetxeko 4 taldek bideo bat aurkeztu zuten kanpaina horretarako. Lehen bozketa-fasearen ondoren, taldeetako bat hurrengo fasera igaro da, eta Basque Culinary Centerren klase osorako saio batean parte hartzea dago jokoan. Zorionak! https://youtu.be/zDA4b4EmSaw
BABESA HAUR ESKOLEI: 0-3 ETAPAKO ALDARRIKAPENAK
GURE EGITEN DITUGU BERAIEN ALDARRIKAPENAK.






