Ostiralero, ikasgela batek irratsaio labur bat egiten du hamaiketa orduan (eguraldia, agenda kulturala, asteko albisteak, abestien edo liburuen gomendioak, jolasak, txisteak…). Jarduera hau hiru hizkuntzetan egiten da.
ANIMALIEI BURUZKO PROIEKTUA LH 4 eta A ereduko 4. maila
D ereduko eta A ereduko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak animalien inguruan aritu gara lanean. Hemen duzue proiektuan egindako lanetako bat. Gustuko izatea espero dugu.
GABONETAKO SCAPE ROOM-A 2ºEP y LH2
Bi ereduetako 2. mailako ikasleek Gabonetako Escape Room bat egin zuten. Talde lana oso garrantzitsua izan zen probak ebazteko orduan. Azkenik giltzarrapoak irekitzea lortu zuten eta Olentzerok, Mari Domingik eta Santa Clausek bidalitako sorpresara iritsi ziren. Zorionak neska-mutilak egindako esfortzuagatik!
IPUIN KONTALARIA “Ameli eta xirrikituen jostunek”
LH 1. eta 2. zikloko ikasleek abenduaren 20an ipuin kontalariaz gozatzeko aukera izan zuten.
Euskararen eguna
Abenduaren 2an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Jostalditik bueltan euskal musikarekin dantzan ibili ginen patioan. Gero ikasleek euskararen logoak sortu zituzten gelan. Orain euskararen logoa bozkatzeko momentua da.






