Lehen Hezkuntzako lehengo mailako D ereduko ikasleak zientifikoak bihurtu gara. Hori dela eta, astero esperimentu ezberdinak erakutsiko dizkizuegu! Hona hemen lehenengoa Miren González-ek egina. “Sumendi majikoa” du izena eta etxean egitera animatzen zaituztegu!!. Zuen gustokoa izatea espero dugu!!!
Garesko proiektua: A/ G ereduko HH 3. maila
Haur Hezkuntzako A/G ereduko 3. mailan daudenek Garesko proiektu bat burutu dute. Proiektuan zehar ateratako argazkiekin egin duten bideo muntaia ikus dezakezue.
2026-2027 IKASTURTEKO AURREMATRIKULA MARTXOAREN 9tik 13ra: ONLINE EDO AURREZ AURRE
Aurrez aurrekoa: ordutegia 9: 30etik 13:00etara izango da, ikastetxeko administrazio-bulegoan. Online, esteka honen bidez: (Hezkuntza Sailak gaitu zain)
Agate Deuna
Otsailaren 2an Santa Ageda ospatu genuen. Haur Hezkuntzakoak goizez joan dira abestera eta Lehen Hezkuntzakoak arratsaldez plazara abestera. Itzultzean denok batera abestu genuen eskolako patioan. Argazki eta bideoak ikus ditzakezue.
IRRATSAIOA: LH 5
Urtarrilaren 27an D ereduko LH 5. mailako ikasleak arduratu ziren irratsaioa prestatzeaz. Jarraian argazkiak ikusi eta egindako saioa entzun dezakezue.






