Ostegunean, hilak 24, asanblada egin zen 3. zikloko ikasleen ordezkariekin, patioan sortzen ari ziren gatazkak zirela eta. Batzar horretan ikasgeletako proposamenak ekarri ziren, eta erabakiak hartu ziren jolas-orduan baloien erabilera kudeatzeko. Asanbladaren emaitza oso positiboa izan zen, parte hartu zuten ikasle guztiak oso errespetuzkoak izan ziren eta aktiboki entzun zituzten gainerako geletako proposamenak. Akta sinatuta […]
Sukaldean sortzaile kanpaina
Ikastetxeko 4 taldek bideo bat aurkeztu zuten kanpaina horretarako. Lehen bozketa-fasearen ondoren, taldeetako bat hurrengo fasera igaro da, eta Basque Culinary Centerren klase osorako saio batean parte hartzea dago jokoan. Zorionak! https://youtu.be/zDA4b4EmSaw
BABESA HAUR ESKOLEI: 0-3 ETAPAKO ALDARRIKAPENAK
GURE EGITEN DITUGU BERAIEN ALDARRIKAPENAK.
AQUARIUM DONOSTIA
A eta G ereduko Lehen Hezkuntzako1. eta 2. mailako ikasleak Donostiara joan ziren aurreko asteazkenean, azaroak 2. Aquariuma bisitatu zuten eta primeran pasa zuten Kontxako hondartzan jolasean!
AZAROAK 16: ESKOLA KONTSEILUA BERRITZEKO HAUTESKUNDEAK
AZAROAREN 16an FAMILIEN ALDEKO HAUTESKUNDE PROZESUA IZANGO DA. BOZKA EMATEKO, PRESENTZIALKI EGIN AHAL IZANGO DUZUE IKASTETXERA BERTARATUZ 9:00tatik 16:45ra, edo TELEMATIKOKI EDUCAVOTE PLATAFORMAREN BITARTEZ.
Halloweeneko abestia
LH6ko ikasleek Halloweenerako abesti eta bideo bat prestatu zuten. https://youtu.be/vCS9HsqIJZE






