Urtero bezala, Olentzerok eta Errege morroi batek oporren aurretik bisitatu gintuzten. Ikasgela guztiak bisitatu, gutunak eta marrazkiak jaso, galderak erantzun eta gure ikasgeletarako eskatu genituen opariak eman zizkiguten. Ezin izan genituen egin nahi genituen gauza guztiak, baina gure geletan ospatu genuen eta asko gozatu genuen. Klikatu HEMEN argaztiak ikusteko.
Menús del comedor mes de Enero 2021 / 2021eko urtarrileko Jantokiko Menuak
Menú basal / Menu basala Menús especiales / Menu bereziak
Emakume artistak ezagutzen
4 urtetan Emakume Artisten proiektua garatu genuen. Gela bakoitzean hainbat artista ezagutu genituen: musikariak, abeslariak, margolariak, zeramikagileak, dantzariak, sopranoak, ilustratzaileak, bertsolariak zein eskultoragileak. Hemengoak eta beste herrialdetakoak. Haien lanak behatu eta geureak sortzen izugarri gozatu genuen. Autoretratoak egin, bideoklipa zein bideoa grabatu, eskultura sortu, katiluak buztinez egin, txoko berriak sortu, musika tresnak egin, kamixetak estanpatu, […]
Nork ez du izan nahi buru kalkuloaren erregea edo erregina?
Nork ez du izan nahi buru kalkuloaren erregea edo erregina? Oraindik hobeto, nork ez du eraman nahi txapeldun-gerrikoa? Joan den ostiralean, azaroaren 27an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilek buru-kalkuluen txapelketaren lehen edizioan parte hartu zuten. 16 gazte ausart hasi ziren abenturan, txapelduna nor izango zen erabakitzeko. Lauko taldetan banatuta, partidak emozio handiaren eta lehia osasuntsu […]
Abenduaren 4an arratsaldeko 18:00etan Garesen Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarreren salmentari buruzko informazio oharra. Aurten, azken urteetan ohikoa den bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldearen ikuskizun berriaren estreinaldia ikusteko aukera izango dugu Garesen. Aurtengo ikuskizuna Amaren intxaurrak izanen da eta abenduaren 4an, ostirala, taularatuko da. Baina zoritxarrez, gaur egun bizi dugun pandemia-egoera ikusita, eta ikuskizunera joanen diren pertsona guztien […]






