Pasaden ostegunean, abenduak 12, Mari Domingi haur hezkuntzako d ereduko ikasleak bisitatzera etorri zen. Berarekin hitz egin eta abestu genuen gainera, musu pila emateko aukera izan genuen ere. Olentzerorekin mendia bizi dela eta nola portatzen ari garen behatzen daudela esan zigun. Haurrek beraiek egindako marrazkiak eta gutunak eman zizkioten. Euskara testuinguru desberdin batean […]
Maribel Aiertza gure eskolan
Pasaden astean, Maribel Aiertza idazlea eskolara etorri zen D ereduko 3. mailako ikasleekin egotera. Ikasleek irakurritako “Munstro bat edukiontzian” liburuari buruz aritu ziren eta istorioak nola asmatzen dituen, nondik hartzen dituen ideiak, zein den liburu bat idazteko prozesua eta abarri buruz hitz egin zuten ere. Saio amaieran, ikasleria liburua sinatuta eraman zuen.
Bizitzak salbatzen ikasten
Azaroaren 18an, Ainhoa ikasle baten ama eta Ana erizainen laguntza eta elkarlana izan genuen. Larrialdi barten aurrean nola jokatu. Istripu batera heltzen den lehenengo pertsona izango da biziraupen katearen lehenengo katebegia. Pertsona honek gertatutakoez kontsientzia hartu duenean honako eskema hau burutu behar du. – Lehendabizi bera eta istripuaren lekua babestu behar ditu, istripu berriak […]
Azaroak 25: Emakumeek jasotzen duten Biolentziaren kontrako Naziarteko Eguna.
Azaroaren 25ean Emakumeek jasotzen duten Biolentziaren kontrako Naziarteko Egunean hainbat jarduera burutu genituen gela eta maila guztietan. Ikasleek kartelak burutu zituzten biolentzia honen kontrako jarrerak adieraziz. Lan guztiak koroldegian jarri eta ondoren jantokiko lehioetan ikus daitezke.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Garesko eskolan
Datorren azaroaren 13an arratsaldeko 18:00etan Garesko eskolan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen espektakulua ikustera animatzen zaituztegu. Ikuskizun hau Garesko kultur Zikloaren barruan antolatuta dago. Hemen dituzue espektakuluaren kartela.
Azaroan menu bereziak izango ditugu jantokian
Familia agurgarriak: Azaroan eskainiko den menu jasangarria eta osasuntsua aurkezten dizuegu. Programa hau azaroan zehar gauzatuko da eta ez du inolako eraginik izango ez jantokia erabiltzen duten ikasleengan, ez bere familiengan. Pilotu hauek, Nafar Gobernuko Landa Garapena eta ingurumen Sailak INTIAri egindako mandatu baten barnean kokatzen dira. Mandatu honek, “Jantoki kolektibotan bertako elikagai freskoa, sasoikoa […]






